Krisi Ekonomikoa -
Greba orokorra
CCOOk eta UGTk 'beldurra' galdu eta greba egiteko deia egin dute
Bi sindikatuen ustez, greba deialdia "demokraziako arrakastatsuenetakoa" izango da.
Erredakzioa
Ignacio Fernandez Toxo eta Candido Mendez CCOOko eta UGTko idazkari nagusiek "beldurra" menperatzeko eta hilaren 14ko greba orokorrarekin bat egiteko deia egin dute gaur. Horien ustez, deialdia "demokraziako arrakastatsuenetakoa" izango da.
Bi buruzagiek prentsaurrekoa eskaini dute Bartzelonan, eta greba egiteko "inoiz baino arrazoi gehiago" daudela adierazi dute.
Toxok eta Mendezek azaldu dutenez, grebak 2013ko Aurrekontuak errefusatzea izango du helburu: "Aurrekontuak demokraziako zorrotzenak, alferrikakoenak eta kaltegarrienak dira, eragin kaltegarria izango dute herritarren % 99ren artean".
Toxoren esanetan, gainera, "Aurrekontuak suizidak dira ikuspuntu ekonomikotik, eta larritu egingo dute Espainiaren egoera ekonomikoa".
Dena dela, Aurrekontuak ez ezik, greba egiteko arrazoi gehiago ere badaudela nabarmendu dute CCOO eta UGT sindikatuetako buruek, hala nola lan erreforma, murrizketak eta zerbitzu publikoen kalitate jaitsiera.