Krisi Ekonomikoa -

Urgentziazko neurriak

Kaleratzeen kontrako lege-erreforma adostu dute Gobernuak eta PSOEk

''Prebentziozko neurriak eta neurri leungarriak'' ezartzea izango du helburu, eta urgentziazko bidea erabiliko dute araua onartzeko.

Stop Desahucios (artxiboko irudia).
Kaleratzeen kontrako lege-erreforma adostu dute Gobernuak eta PSOEk
Stop Desahucios (artxiboko irudia).

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kaleratzeen kontra urgentziazko neurriak bilduko dituen lege-erreforma egitea adostu dute Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak eta Elena Valenciano PSOEko idazkariordeak. Urgentziazko bidea erabiliko dute araua onartzeko. Erreforma horren ezaugarri teknikoak sei adituk osatutako talde batek ezarriko ditu. Hala, Gobernuko hiru ordezkarik eta PSOEko beste hiru ordezkarik osatuko dute talde hori, eta astelehenean bertan bilduko dira.

''Prebentziozko neurriak eta neurri leungarriak'' ezartzea izango du helburu, eta neurri berriek ahalik eta adostasun handiena izatea nahi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea