Ekonomia -
454 milioi euro
2013rako Bilboko aurrekontuen proiektua % 3,68 jaitsi da
Udalak 4 milioiko zorra hartuko duela bere gain adierazi du alkateak, Deustuko kanalaren irekieraren proiektua egiteko.
Erredakzioa
Bilboko Udalaren aurrekontuen proiektuak 2013rako 454.800.000 euro aurreikusi ditu, aurten baino % 3,68 gutxiago, Iñaki Azkuna alkateak jakitera eman duenez, era honetan, 2006ko aurrekontuen mailara jaitsi da.
Udalak ez du zorrik, baina datorren urterako zor "txiki" bat bere gain hartzea erabaki duela iragarri du alkateak, 4 milioi eurokoa, "proiektu estrategiko" bat egiteko: Deustuko kanala ireki eta Zorrotzaurreko penintsula irla bilakatzeko.
Bere iritziz, krisi ekonomikoaren testuinguruan, Udalaren helburuak "bizi-kalitatea eta zerbitzuak bermatzea, pobreziaren aurkako planei lehentasuna ematea eta ekonomia suspertzeko neurrien alde egitea" dira.