Krisi Ekonomikoa -

2012ko datuak

Kutxabankek 118 milioi euro irabazi du irailera arte, % 57,5 gutxiago

Bankuak 412 milioi euro bideratu ditu horniduretara, arrisku orokorretarako eta aktiboen narriduragatiko horniduretarako.

Kutxabank. Argazkia: EFE
Kutxabank. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabank finantza erakundeak 118,2 milioi euro irabazi ditu 2012ko lehen bederatzi hilabeteetan, 2011ko aldi berean baino % 57,5 gutxiago, euskal finantza erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez.

Irabazietan izandako atzerapena, horniduretara bideratutako diruari egotzi dio Kutxabankek. Izan ere, finantza erakundeak 412 milioi euro bideratu ditu zuzkiduretara, arrisku orokorretarako eta aktiboen narriduragatiko horniduretarako.

Momentuz, erakundeak 2012. urteari begira aurreikusitakoa betetzen ari da, nahiz eta irabaziak % 57,5 jaitsi, 2011. urtearekin alderatuta. CajaSur kutxak 2,4 milioi euroko ekarpen positiboa egin dio taldeari.

Kutxabank taldearen berankortasun tasa % 9,2koa da, eta % 5,9koa CajaSur kontuan hartu gabe.

Irailera arte, finantza erakundearen negozio bolumena 114.005 milioi eurokoa da, bezeroen baliabideak 63.464 milioi euroan kokatu dira, eta mailegu inbertsioa 50.000 milioi eurotik gorakoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea