Krisi Ekonomikoa -

Lan erregulazioko txostena

Langileak kaleratzeko akordioa salatu du Cementos Lemonako batzordeak

CCOO, UGT eta USO sindikatuek hartutako erabakiak langileen ordezkaritza eskubidea urratzen du horien hitzetan, 'lantegi honetan ordezkaritzarik ez duten sindikatuek sinatu baitute.'

Cementos Lemonako lantegia. Argazkia: EITB
Cementos Lemonako lantegia.
Cementos Lemonako lantegia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portland Valderibas taldeak haren baitan dauden lantegietako langileak, Cementos Lemonakoak barne, kaleratzeko atzo hartutako erabakia salatu du Cementos Lemonako enpresa batzordeak.

ELAko bost ordezkarik eta LABeko beste lauk osatzen dute Cementos Lemonako enpresa batzordea, eta atzo CCOO, UGT eta USO sindikatuek hartutako erabakiak langileen ordezkaritza eskubidea urratzen du batzordearen hitzetan, “lantegi honetan ordezkaritzarik ez duten sindikatuek sinatu baitute.”

ELA eta LAB sindikatuek lan erregulazioko txostenaren negoziazioa lantegiz lantegi egin beharko litzatekeela defendatu dute beti, eta ez Portland Valderibas talde osoan.

Taldeak Espainian dituen lantokietako eta hauekin lotura duten bulegoetako lan taldeak murrizteko behin betiko akordioa sinatu zuten atzo Madrilen Portland Valderibaseko zuzendaritzak eta CCOO, UGT eta USO sindikatuek. Neurriak konpainiako 291 langileri eragingo die, horietako 34 Cementos Lemonako langileak dira.

ELA eta LAB sindikatuen arabera, ordea, ez dago "Cementos Lemonako langile bat bera ere kaleratzeko arrazoirik".

Bertako langileak enpresak Bilbon duen egoitzaren aurrean bildu dira gaur protesta egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea