Ekonomia -

Goi-bilera Bruselan

Espainiak ez du uste erreskatea eskatzea premiazkoa denik

Hollandek eta Merkelek bankuen batasunaren eta diziplina fiskalaren inguruan eztabaidatu dute. Herrialdeen aurrekontuei betoa jartzeko Merkelek egindako proposamena baztertu egin du Hollandek.

Merkel eta Hollande, Bruselan. Argazkia: Efe
Merkel eta Hollande, Bruselan.
Europar buruzagiak, Espainiaren erreskatearen baldintzak eztabaidatzen

01:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak ez du uste erreskatea eskatzea premiazkoa denik, eta ez dela Europako Kontseiluan eztabaidatzeko gaia nabarmendu du, Bruselan hasitako goi-bileran. Ekainean lortutako akordioak bete egin behar direla ere azpimarratu du, besteak beste, bankuak bateratzea.

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak adostutakoa betetzearen alde egin du Europako kideen aurrean, bere ustez, asteazkenean Bukaresten azaldu zuen moduan, hori konfiantzazko seinalea izango da.

Hori izango da helburu nagusia, eta Espainiako Gobernuak Batzordeko presidenteek, Kontseiluak, Eurotaldeak eta Europako Banku Zentralak sinatutako dokumentua onartzea espero du, adostutakoa betetzeko norabidean doala uste duelako.

Europako Banku Zentralak 2013an gainbegiratze lanak hartzeko, urtarrilean dokumentua amaituta egotea espero du.

Herrialde batzuen aldetik, besteak beste, Alemaniatik, datozen susmoen aurrean, Rajoyren Gobernua erabat ziur azaldu da arazoak konpondu egingo direla, Europako azken berrogeita hamar urteotan egin duen moduan, elkarrizketaren eta negoziazioen bitartez.

Europar buruzagiek erreskatearen baldintzak eztabaidatu dituzte

Europar Batasuneko gobernuburuek Espainiaren balizko erreskateak sorraraziko lituzkeen baldintzez aritu dira ostegun honetan. Gainera, laguntza-eskaera gertatuz gero, segituan jarduteko prest daudela azpimarratu dute, nahiz eta "Rajoyk hartu ditzakeen erabaki guztiak" errespatuko dituzten.

Horren harira, François Hollande presidente frantziarrak Angela Merkel kantziller alemaniarrarekin eta Mario Monti lehen minitsro italiarrarekin batzartu da Espainiaren finantziaketa hobetuko lukeen mekanismoa martxan jartzeko.

Espainiaren erreskateaz gain, Hollandek eta Merkelek bankuen batasunaren eta diziplina fiskalaren inguruan eztabaidatu dute Bruselako goi-bileran. Frantziako presidenteak bankuen batasunaren inguruan ekainean hartu ziren erabakiak errespetatzeko eskatu du, eta Merkel kantzillerrak herrialdeen aurrekontuei betoa jartzeko aukera errefusatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea