Krisi Ekonomikoa -

Erreskate osoa

Merkel: 'Espainiak erabaki behar du erreskatea eskatu edo ez'

"Arazo gehienak etxean daude, eta, beraz, etxean konpondu behar dira", ohartarazi du Alemaniako kantzillerrak.

Angela Merkel Alemaniako kantzillerra. EFE
Angela Merkel Alemaniako kantzillerra. EFE
Espainiaren erreskatea eztabaidagai Bruselaseko Goibileran

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzillerrak berretsi duenez, erreskatea eskatu edo ez erabakitzea Mariano Rajoyren Gobernuari dagokio "esklusiban".

Merkelek Alemaniako Parlamentuan egin du adierazpena, Europako Kontseiluaren bi eguneko goi-bileran parte hartzeko Bruselara abiatu baino lehen.

"Arazo gehienak etxean daude, eta, beraz, etxean konpondu behar dira", gaineratu du Merkelek. Hori horrela, krisiaren kausei aurre egiteko deia egin die gobernu nazionalei, Europan baldintzarik gabeko elkartasuna itxaron beharrean.

"Elkartasuna baldintzekin batera datoz", gogorarazi du.

Bestalde, Merkelek txalotu egin ditu Greziak egindako esfortzuak, eta herrialdeak eurogunean jarraitzea nahi duela erantsi du: "Hoberena da, bai Greziarentzat, bai Europar Batasunarentzat".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea