Krisi Ekonomikoa -

EBren goi-bilera Bruselan

Rajoyk bankuak zuzenean kapitalizatzeko akordioa betetzea eskatuko du

Espainia izango da gaur eta bihar Europar Batasuneko buruzagiek egingo duten goi-bilerako protagonista, zurrumurruek aurki erreskatea eskatuko duela baitiote.

Rajoy Merkel agurtzen, Europako PPren bileran. Argazkia: Efe
Rajoy Merkel agurtzen, Europako PPren bileran.
Rajoy Merkel agurtzen, Europako PPren bileran. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko estatu eta gobernuburuek goi-bilera egingo dute gaur eta bihar Bruselan. Bankuen eta fiskalitatearen batasuna izango dituzte aztergai. Bankuak gainbegiratuko dituen figuraren sorrera noren ardura izango den edota Europako Banku Zentralak zer eginkizun izango duen zehaztuko dute.

Mariano Rajoy Espaniako gobernuburuak eskari zuzena egingo die gainontzeko buruzagiei: bete dadila ekainean hartutako konpromisoa, erreskate fondoaren bitartez Espainiako bankuak zuzenean birkapitalizatzeko baimena ematea. Europar Batasuneko diru-laguntza zor publiko gisa ez hartzea da Espainiako Gobernuaren helburua.

Atzo, Rajoy eta Angela Merkel Alemaniako kantzillerra elkarrekin egon ziren Europako PPren batzarrean eta Moncloako ordezkariek esan dutenez, Rajoyk Merkeli adierazi dio banku sistemaren batasuna garatu beharra dagoela. Kantzilerraren iritziz, ordea,lehenago batasun fiskala lortu behar da.

Espainiaren erreskatea

Berez goi-bileraren agendan Espainiaren finantza egoeraren azterketa agertzen ez den arren, zurrumurruek diote Espainiak aurki eskatuko duela erreskatea, eta horrek protagonismoa hartuko du gaurko eta biharko bileretan.

Buruzagi europarrek erreskatearen "baldintza zehatzak" argitu beharko lituzkete, eta baldintza horietan ez litzateke eskakizun gehiago egon behar, François Hollande Frantziako presidenteak Le Monde-n egindako elkarrizketa batean azaldu duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea