Krisi Ekonomikoa -
Mobilizazioak Europa osoan
Azaroaren 14rako greba orokorra prestatzen ari dira CCOO eta UGT
Azaroaren 14an greba orokorra dei dezakete sindikatuek, Europako Sindikatuen Batzarrak egun horretan Europa osoan mobilizazioak deitu ostean.
Erredakzioa
CCOO, UGT eta USO sindikatuak azaroaren 14rako greba orokor deialdia prestatzen ari dira, murrizketen politiken aurka protesta egiteko Europako Sindikatuen Batzarrak egun horretarako mobilizazio deialdia egin ostean.
CCOO, UGT eta USO sindikatuetako iturriek zehaztu dutenez, Europako Sindikatuen Batzarraren erabakiak ez du esan nahi Espainian greba orokorra deituko dutela. Izan ere, behin-betiko deialdia bakoitzaren erabaki organoek hartu behar dutela azaldu dute.
CCOOk ostiralerako deitu du Konfederazio Batzarra, baita UGTk ere. USOko batzarra urriaren 22an bilduko da.