Krisi Ekonomikoa -

Kalifikazio berria

Moody´sek Espainiaren nota mantendu du, aurreikuspen negatiboarekin

Kalifikazio agentziak Espainiaren zorraren nota (Baa3, nahiko baxua) mantendu du, baina aurreikuspen negatiboarekin jarri du.

Moody´sek Espainiaren nota mantendu du, aurreikuspen negatiboarekin. EFE
Moody´sek Espainiaren nota mantendu du, aurreikuspen negatiboarekin
Moody´sek Espainiaren nota mantendu du, aurreikuspen negatiboarekin. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Moody's kalifikazio agentziak Espainiako zorraren nota aldaketarik gabe mantentzea erabaki du, ‘Baa3’an, aurreikuspen negatiboarekin; dirudienez, ‘zabor-bonuan’ezartzea ekidin du.

Espainia nota jaisteko aurreikuspenarekin jarri zuen agentziak 2012ko ekainaren 13an, dagoeneko bi aldiz atzeratu du "rating"aren inguruko erabakia hartzea, azken gertakizunak aztertzeko helburuarekin, besteak beste, bankuak onbideratzeko beharra, 2013ko Aurrekontu Orokorrak eta bankuen batasunean izandako aurrerapenak.

Moody´sek baldintza "baikorrak" antzeman ditu, eta, ondorioz, ez du kalifikazioa jaitsi, espekulazio mailatik gertu egon arren.

Agentziak merkatuetarako sarbide handiagoa antzeman du Europako Banku Zentralak esku hartzeko konpromisoa hartu duelako, eta Espainiak Europako Egonkortze Mekanismoari segur aski kreditua eskatuko diola gaineratu du.

Moody´sek txalotu egin du "zerga eta egitura neurriak aplikatzeko" Mariano Rajoyren Gobernuaren "konpromisoa", eta horrek agentziari defizita jaisteko lanetan aurrerapenak egitea eragin diola azpimarratu du. Halaber, "bankuen sektorea berriro ere egonkortzeko prozesuan aurrerapenak egin dira eta kaltetutako bankuen kaudimen-maila igo egin da", azaldu du.

Hala eta guztiz ere, Moody´sek aurreikuspen negatiboarekin jarri du herrialdea, "arrisku" batzuk dauden bitartean. Arrisku horien artean, agentziak honako hauek aipatu ditu: finantza publikoak onbideratzea, euroguneko politika fiskalen erreforma eta Greziak moneta bakarra uztea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea