Krisi Ekonomikoa -

Greziaren egoera

Grezian iraungitako elikagaiak salgai egongo dira, prezio merkeagoan

Soldaten eta pentsioen murrizketen Grezian, produktuen prezioek gora egin dute nabarmen azkenaldian.

Supermerkatu bat. Artxiboko argazkia
Supermerkatu bat. Artxiboko argazkia
Supermerkatu bat. Artxiboko argazkia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Gobernuak iraungitako eligaiak prezio merkeago baten saltzeko aukera baimenduko du, Gobernuak justifikatu ezin izan duen eta kontsumitzaile-elkarteek onartezina izendatu duten neurri batean.

“Neurri hau orain dela askotik dago baimendua, eta Europako beste hainbat herrialdeetan ere berdina gertatzen da. Egin dugun gauza bakarra produktu hauek merkeago saldu behar direla zehaztea izan da. Ez dut ulertzen hainbeste zarata sortu izanaren arrazoia”, esan du astelehen honetan Yorgos Moraitakis Garapen, Konpetentzia eta Merkataritza ministroak. Dena den, neurri berri horrek ez du haragiaren eta esnekien salmentarako balioko, eta kasu horietan data-mugak orain arte bezala jarraituko dute.

Iraungitze-data ezberdinak

Gauzak horrela, iraungitze datak egunetan zehazten diren kasuetan, produktuen salmenta astebetez luzatuko da. eta hilabete eta urtea zehazten diren kasuetan, berriz, salmenta hilabete batez luzatu ahalko da.

Soldaten eta pentsioen murrizketen Grezian, produktuen prezioek gora egin dute nabarmen azkenaldian.

“Ekintza ezmorala da”

2011. eta 2012. urteko abuztuaren artean, azukrearen % 15, arrautzak % 6,8 , gurina % 3,2 eta kafea % 5,9 igo dira, Estatistika Agentziaren arabera.

“Ekintza ezmoral bat da”, kritikatu du Victor Tsiafutis kontsumitzaile elkarte bateko ordezkariak. “Prezioak kontrolatzeko ekimenak egin ordez, iraungitako produktuak salduko dituzte”, kexatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea