Krisi Ekonomikoa -

Nota berria

S&P agentziak zabor-bonutik gertu utzi du Espainia

Kalifikazio agentziak bi maila jaitsi du Espainiako nota, BBB+etik BBB-era.

S&P agentziak zabor-bonutik gertu utzi du Espainia. EFE
S&P agentziak zabor-bonutik gertu utzi du Espainia
S&P agentziak zabor-bonutik gertu utzi du Espainia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard & Poor's kalifikazio agentziak Espainiaren nota bi maila jaitsi dituela iragarri du, BBB+etik BBB-era. S&Pren neurriak zabor-bonutik gertu jarri du Espainia.

Standard & Poor'sek esan duenez, Espainiak "arrisku handiei" egin behar die aurre hazkuntza eta aurrekontu gaiei dagokienez, eta "eurogunean politika argi bat falta" dela nabarmendu du. Horren haritik, "zalantzak" azaldu ditu bankuak onbideratzeko kostuak onartzeko garaian, eta hori "ezegonkortzeko" faktore bat izan daiteke.

Moneta bera duten herrialdeen egoerak "aurreikuspen falta" du, S&Pren ustez, eta "Espainiako sektore pribatuaren zati handi batek dituen finantzaketa baldintza zailak era egonkorrean aldatzea" eskatu du.

Agentziak langabezia igo dela eta gastuan murrizketa handia egin dutela nabarmendu du, eta horrek tentsio soziala eragin duela gaineratu du, baita Gobernuaren eta autonomien artean ere.

Hauteskunde autonomikoak gertu egoteak eta finantza arloko zailtasunek aktore politikoen arteko tentsioak areagotu egiten dituela nabarmendu du, eta, ondorioz, politika ekonomikoen eta fiskalen emaitzak "disolbatu" dira.

Kredituari dagokionez, horren falta kostua bera baino arazo handiagoa dela azaldu du agentziak, "ekonomia ahuldu duten zifrak aldatu egin ez direla antzematen baita". "Aldaketa ez da iritsiko bankuek, kapital baldintza zorrotzak betetzeko, mailegu-zorroak murrizten jarraitzen duten bitartean", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea