Krisi Ekonomikoa -

Gorenak

Rajoyren, Zapateroren eta Aznarren aurkako salaketa artxibatu dute

Beste goi-kargudun batzuekin batera Espainiaren "arpilatzerik handienaren" arduradunak izateagatik jarri zuten salaketa ELA eta CIG sindikatuek.

Adolfo "Txiki" Muñoz ELAren idazkari nagusia eta CIGen ordezkaria. Argazkia: Efe
Adolfo "Txiki" Muñoz ELAren idazkari nagusia eta CIGen ordezkaria. Argazkia: Efe
Adolfo "Txiki" Muñoz ELAren idazkari nagusia eta CIGen ordezkaria. Argazkia: Efe

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidentearen eta aurretik izan zirenen (Jose Luis Rodriguez Zapateroren eta Jose Maria Aznarren) aurka jarritako salaketa artxibatu du Gorenak. ELAk eta CIG Galiziako sindikatuak jarri zieten salaketa, krisiaren eta Espainiaren "arpilatzerik handienaren" ardura egotzita.

Gorenaren ebazpenaren arabera, salaketan prebarikazioa egozten diete, baina "ez da gertaera zehatzik ezta akusazioaren inguruko frogarik" ematen.

Salaketan, besteak beste, Aznarren garaitik Ekonomia ministro izan diren batzuen izenak (Rodrigo Rato, Pedro Solbes, Elena Salgado eta Luis de Guindos) eta Espainiako Bankuko presidenteenak (Miguel Angel FernAndez Ordoñez eta Jaime Caruana) agertzen dira.

Ebazpenean ondorioztatu dutenez, "ez dago deliturik". Gorenaren arabera, salaketa jarri dutenek, Adolfo Muñozek eta Xesus Seixok, "ez dute adierazten duten ordezkaritzaren inguruko ziurtagiririk atxiki" eta Espainiako gaur egungo krisi ekonomikoaren ondorioak (langabezia, doitze neurriak eta soldaten murrizketak) azaldu dituzte, baina "hori guztia baieztatzeko frogarik ez dute eman".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea