Krisi Ekonomikoa -

Erreskatea

Gobernuak 568 milioi euro transferitu dizkio Kataluniari

Hornitzaileei, eskolei, ospitaleei eta gizarte erakundeei ordaintzeko erabiliko dute. Ordainketa ostiralean jaso behar zuen, eta atzerapenak 24 milio euroko gastua eragingo diola salatu du Kataluniak.

Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE
Artur Mas Generalitateko presidentea.
Artur Mas Generalitateko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak 568 milioi euroko laguntza eman dio astearte honetan Kataluniari. Erkidegoen Likideziarako Funtsetik egin dute transferentzia, eta dagoeneko Kataluniak jaso dituen 471 milioi euroei batu zaio kopurua; denera, beraz, 1.039 milioi euro jaso ditu Kataluniak.

Aurretik jasotako 471 milioi euroak zor publikoaren epemugari aurre egiteko erabili zituen. Gaur jasotakoa, berriz, hornitzaileei, eskolei, ospitaleei eta gizarte erakundeei ordaintzeko erabiliko dute.

Atzerapenak 24 milioi euroko gastua eragingo die

Berez ostiralean jaso behar zituzten 568 milioiak, baina, laguntzaren ordainketa atzeratu egin zutenez, Generalitateak ere hainbat ordainketa atzeratu behar izan zituen, besteak beste, osasun arlokoak, hezkuntzakoak eta laguntza sozialak.

Atzerapenak 24 milio euroko gastua eragingo diola salatu du Kataluniak, eta Rajoyren Gobernuak, bestalde, hauteskundeei begira egindako kexa dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea