Krisi Ekonomikoa -

CIS inkesta

Espainiarren erdiek uste dute egoera ekonomikoak txarrera egingo duela

CISen iraileko inkestaren arabera, langabezia da espainiarren kezka nagusia.

Langabezia, espainiarren arazo nagusien artean. Argazkia: EITB.
Langabezia, espainiarren arazo nagusien artean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako egoera ekonomikoak “txarrera egingo du” datorren urtean, espainiarren % 46,3ren ustez. CISen iraileko inkestaren arabera, langabezia da espainiarren kezka nagusia.

Inkestan parte hartu duten herritarren % 88,9k uste dute Espainiako egoera ekonomikoa “txarra” edo “oso txarra” dela. % 0,8k egoera “ona” edo “oso ona” dela erantzun dute.

Langabezia da espainiarren arazo nagusia (% 79,3), eta, ondoren, egoera ekonomikoa (% 49,4) eta politikariak (% 26,9) agertzen dira kezka nagusien zerrendan.

Independentziaren eta Estatuaren antolaketaren eztabaida pil pilean dagoen honetan, % 30, egungo sistemaren aldekoa da, baina galdetutakoen % 24k erkidegorik gabeko estatua defendatzen dute, Gobernu zentralarekin soilik. Independentzia onartuko lukeen Estatuaren alde gutxiengoa dago, % 9.

Espainiarren % 24,5 Autonomia Erkidegorik gabeko Estatuaren alde agertu dira, aurreko inkestan baino 2,5 gehiago. Galdetutakoen % 29,4k egungo ereduaren alde egin dute. Bestalde, espainiarren % 14,5ek uste dute autonomia erkidegoek eskumen gutxiago izan beharko lituzketela.

% 8,9k erkidegoek euren independentzia aldarrikatzeko gaitasuna izatea begi onez ikusten dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea