Krisi Ekonomikoa -
Erkidegoen funtsari
Gaztela Mantxak 800 milioi inguruko erreskatea eskatuko dio Estatuari
Gaztela Mantxako Gobernuak pilatu duen zorraren % 10 inguru eskatuko du.
Erredakzioa
Gaztela Mantxako Gobernuak 800 milioi euro inguru eskatuko dizkio Erkidegoen Likideziarako Funtsari duen zorraren zati bat kitatzeko, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Maria Dolores de Cospedalen Gobernuak gaur goizeko bileran onartuko du laguntza eskatzea, eta ziurrenik 2013ko aurrekontuen proiektua ere onartuko dute.
Erkidegoen Likideziarako Funtsari eskatuko dioten diru kopurua Gaztela Mantxako Gobernuak pilatu duen zorraren % 10 ingurura iritsiko da, eta zorrak eta interesak ordaintzera bideratuko dute.
Maria Dolores de Cospedal Gaztela Mantxako presidenteak esan du ez duela arazorik diru hori eskatzeko: "Ez naiz lotsagorritzen Estatuari laguntza eskatuko diogulako".