Ekonomia -
Zentral nuklearra
Segurtasun Kontseiluak instrukzio teknikoa bidaliko dio Garoñari
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko osoko bilkurak Nuclenorri Instrukzio Tekniko osagarria bidaltzea erabaki du, zentralaren behin betiko itxierari lotuta.
Erredakzioa
Segurtasun Nuklearreko Kontseiluko osoko bilkura asteazken honetan Madrilen bildu da, eta Nuclenorri Instrukzio Tekniko Osagarria bidaltzea erabaki du, Garoñako (Burgos) zentral nuklearraren itxiera dela eta.
Segurtasun Kontseiluaren arabera, Nuclenorrek ez du aurkeztu baimen eskaera Ministerioak ekainaren 29rako jarritako epean, ondorioz, zentralaren behin betiko itxieraren adierazpenarekin lotuta dauden dokumentu horiek bidaltzea eskatu du. Halaber horretarako azaroaren 6a jarri du azkeneko eguna.
Baimen eskaera aurkeztu ez izanaren ondorioz segurtasun arloa aztertzen ari da Segurtasun Nuklearreko Kontseilua,bertako segurtasun baldintzak bermatuta izaten jarraitzeko itxiera eguna (2013ko uztailaren 13a) iritsi arte.
Ekainaren 29an Industria, Energia eta Turismo Ministerioak Garoña 2013an ixteko 2009ko uztaileko agindua ezeztatu zuen, eta jabe zen enpresari irailaren 6a baino lehen baimena berritzeko eskumena eman zion sei hilabeterako.