Ekonomia -
Eurovegas galdutzat ematen du
Aisialdirako Europako proiekturik handiena bultzatuko du Kataluniak
"Barcelona World" izena izango du eta helburua urtean 10 milioi turista erakartzea da, batez ere familiak, eta horretarako aukera ugari eskainiko ditu.
Erredakzioa
Kataluniako Gobernuak aisialdirako Europako proiekturik handiena eraikitzea onartu du, Port Aventuraren ondoan dauden lursailetan. Eraikuntza, gainera, azkar-azkar egingo dute, eta 2016 urterako prest izango dute, Las Vegas Sandsena baino arinago.
Generalitateko zenbait kide prentsuarrekoan agertu dira proiektuaren berri emateko. "Barcelona World" izena izango du eta Europan antzeko proiekturik ez dagoela azpimarratu dute, ezta Sheldon Adelson estatubatuarraren Eurovegas ere. Antza denez, Eurovegas Madrilen egingo dute.
Proiektua egingo duten lekua Europan turista gehien erakartzen dutenen artean dago, kostaldetik gertu dagoelako, lursailak jada urbakizatuta daudelako eta garraio-sare oso ona daukalako.
Andreu Mas-Colell Ekonomia sailburuaren hitzetan, Katalunia Espainian turista gehien erakartzen dituen lurralde izaten jarraitzea da erronka nagusia.
10 milioi turista
Generalitataren eta inbertitzaileen asmoa (La Caixa eta Enrique Bañuelosen Veremonte empresa) urtean 10 milioi turista erakartzea da, familiak gehien bat, eta horretarako eskaintza zabala izango dute: antzerkia, kirolak, jokoa, erosketak egiteko gunea, eta bilerak eta kongresuak hartzeko eraikinak.
Gaur egun, hondartzek eta Port Aventurak lau milioi turista biltzen dituzte urtean.