Krisi Ekonomikoa -

Likidezia behar dute

1.000 milioi euroko aurrerakina eskatu dio Andaluziak Gobernuari

Andaluziako Presidentetzako kontseilariak azaldu duenez, diru hori aurretiaz eskatzeak ez du esan nahi erreskate funtsara edo Autonomien Likidezia Funtsera joko dutenik.

Jose Antonio Griñan, Andaluziako presidentea. EFE
Jose Antonio Griñan, Andaluziako presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Susana Diaz Andaluziako Gobernuko Presidentetzako kontseilariak iragarritakoaren arabera, 1.000 milioi euro aurreratzea eskatu diote Mariano Rajoyren Gobernuari, Autonomien Likidezia Funtsera jo ala ez erabaki bitartean.

Presidentetzako kontseilariaren esanetan, diru hori aurretiaz eskatzeak ez du esan nahi erreskate funtsera edo Autonomien Likidezia Funtsera joko dutenik.

"Gobernuak oraindik erabaki egin behar ditu erkidegoek funts horretara jotzeko bete beharreko baldintzak. Horiek erabaki bitartean, eta beste zenbait erkidegok ere aurrerakina eskatu dutela ikusita, Andaluziako Gobernuak eskatu egin du, likidezia behar dugulako'', azaldu die kazetariei.

Aurretik, Valentziak eta Kataluniak ere eskatu dute laguntza. ''Andaluziarrek aurrerakin hori jasotzeko eskubidea dugu'', gaineratu du.

Andaluziak Autonomien Likidezia Funtsera joko duen ala ez galdetuta, Diazek esan du aukera hori aztertzen ari direla oraindik, baina ez dutela baztertu. Hala ere, Gobernuak baldintzak ezarri arte ez dutela erabakia hartuko berretsi du Andaluziako Gobernuko ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea