Krisi Ekonomikoa -

Krisiari aurre egiteko

Gobernuak 'banku txarra' eta 'errentagarria' sortzea onartu du

Hirugarren finantza-erreformaren bidez, laguntza publikoak jasotzen dituzten erakundeetako zuzendarien errentei muga jarri diete eta Erreskate Funtsaren boterea handitu dute.

De Guindosen hitzetan, banku txarrak gastu gutxi eragingo die herritarrei. Efe.
Finantza erreforma | Gobernuak banku txarra sortzea onartu du
Gobernuak 'banku txarra' eta 'errentagarria' sortzea onartu du

01:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

“Krisitik irtetzeko oinarrizko baliabidea izan dadin”, Ministro Kontseiluak finantza-sistemaren hirugarren erreforma onartu berri du. “Helburua zergadunek eurorik ordaindu behar ez izatea da”, azaldu du.

Ministro Kontseiluaren ostean eginiko prentsaurrekoan, Luis de Guindos Ekonomia ministroak erreformak Bruselarekin adostutako “konpromezu guztiak” betetzen dituela ziurtatu du. Konpromezu horiek betetzea finantza-arloak behar dituen 100.000 milioi euroak jasotzeko baldintzetako bat da.

Erreformaren berrikuntzei dagokienez, De Guindosek “txarto deituta dagoen banku txar” baten eraketa azpimarratu du. Banku horrek finantza erakundeek dituzten aktibo “ez hain txarrak” erosiko dituela azaldu du.

Ekonomia ministroaren iritziz, “banku txarra” aktibo higiezinen gestioaz arduratzen den erakunde “errentagarri” bat izan behar da, eta 10 edo 15 urteren buruan aktibo horiek alde batera uzteko gaitasuna izan beharko du.

Horrez gain, produktu zehatz batzuen komertzializazioa ekiditeko, inbertitzaile txikizkariei emango zaien babesa handitu egingo da, adibidez lehentasunezko partaidetzen kasuan.

Muga ordainsariei

Horrez gain, laguntza publikoa behar duten finantza erakundeetako arduradunek mugatuta ikusiko dituzte beren ordainsariak.

Erreforma berriak botere handia ematen dio FROBari, hemendik aurrera Gobernuaren menpe egongo baita. Erakunde horrek babesa emango die laguntza txiki bat behar dutenei, berregituratze prozesu bat martxan jarri behar dutenei edota erakundea likidatuko dutenei.

Likidazio gabe, “printzipioz”

“Printzipioz”, hurrengo hilabeteetan finantza erakunderen bat likidatzeko aukera baztertu du Luis de Guindosek, eta kontsultari batzuek hamabost egun barru kaleratuko dituzten ondorioei itxaroteko beharra azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea