Ekonomia -

BEZAREN IGOERA

Nola aurreztu ditzakegu 100 euro BEZa igo aurretik?

Bihartik aurrera BEZ orokora % 18tik % 21era igoko da, eta murriztua % 8tik % 10era.

Diru pixka bat aurreztu daiteke BEZa igo aurretik.
BEZ igoera | Nola aurreztu 100 euro BEZa igo aurretik
Azken eguna erosketak egiteko, gauzak garestitu aurretik

05:43

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oraindik batzuek azken eguna erosketak egiteko aprobetxatu nahiko dute gauzak garestitu aurretik. Hona hemen aholku batzuk zerga igo aurretik diru pixka bat aurreztu ahal izateko:

1. Bete gasolinaz ibilgailuaren gordailua. Ostiral honetan auto baten bataz besteko ibilgailua betezea (55 litroko gordailua) 81,4 euro balio ditu. Bihartik aurrera ordea, 12 euro garestituko da. Kontuan hartuta plomorik gabeko 95 gasolina litroak gaur 1,48 euro balio dituela, eta bihartik aurrera 1,7ra helduko dela.

2. Hilabete osorako erosketa egin. Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkartearen arabera, familia batek urtean 356,58 euro gastatzen ditu elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan. BEZaren igoerarekin 4,5 euro garestituko da bataz beste. Besteak beste, lixibaren, kremen, garbigarrien eta txanpuen BEZa % 21era igoko da.

3. Ikuskizunetara joateko sarrerak lehenbailehen erosi. Zinemara, kontzertuetara, antzerkira eta beste ikuskizun batzuetara joateko sarrerak ere 2 eta 5 euro artean garestituko dira.

4. Arropa eta zapatak erosi. Galtza batzuk, alkandora bat, bota pare bat eta jaka bat erostea besteak beste 220 bat euro balio ditu egun. BEZaren igoerak 7 euro gehituko lizkioke fakturari. Izan ere, % 18tik % 21era igoko dute zerga.

5. Ileapaindegira joan. Gaur, ilea moztea, tindatzea eta orraztea 50 bat euro balio ditu bataz beste erdi mailako ileapaindegi batean. Kasu horretan, % 13 igoko da BEZa, beraz, bihar, 6,5 euro garestiagoa izango da hori guztia erostea.

6. Irakurketa liburuak erosi. Baita umeek eskolarako behar duten guztia (testuliburuak salbu, ez baitute prezioa igoko). 20 euroko eleberri batek gaur, 24,2 balio ditzake bihar. Beraz, 4 euro baino gehiago aurreztu ditzakegu.

7. Bidaia orain ordaindu. Hotelak eta bidaiek % 2ko igoera izango dute irailaren 1etik aurrera. 700 euroko kruzero batek esaterako, 726 balio ditzake bihar.

8. Festa bat antolatu lagunekin. Dantzalekuek, edari alkoholikoek eta tabako paketeek % 21eko BEZa izango dute. Festa pribatu bat bihar beharrean gaur eginez gero, 40 euro ere aurreztuko genituzke.

Kontsumitzaileen Elkartearen datuak

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteak emandako datuaren arabera, familia bakoitzak 470 euro gehiago gastatuko ditu uretan BEZaren igoera dela eta, hau da, 39 euro gehiago hilero. Igoera elikagaietan eta garraioan nabarituko da gehien.

Enrique Garcia Elkartearen bozeramaileak adierazi du, igoera ahal den neurrian saihestu daitekeela, prezioak alderatuz eta publizitate faltsuarekin kontuz ibiliz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea