Krisi Ekonomikoa -
PPren bilera
De Guindos: 'Ez da doikuntza berririk izango defizita betetzeko'
Economía ministroak esan duenez, ez da neurri berririk hartuko Europar Batasunak eskatutako dezifita ( % 6,3koa) betetzeko.
Erredakzioa
Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak asteazken honetan PPko Ekonomia Gaietako Batzordeari azaldu dionez, aurten ez da doikuntza neurri berririk hartuko Europar Batasunak eskatutako defizit helburua (% 6,3) betetzeko, bileran izan diren pertsonek jakitera eman dutenez.
Ekonomia parlamentarioko diputatuei eta senatariei esan die Guindosek beste behin aurtengo jardueraren helburua defizita betetzea dela finantza merkatuetan sartu ahal izateko eta Espainiaren finantzaketa beharrak babesteko.
Banku txarrak ez du galerarik izan behar
Diputatuei eta senatariei esan dienez, oso garrantzitsua izango da finantza sektorea, eta legealdiak izango duen gai batzuk azaldu ditu, besteak beste, banku txarra sortzea. Azken horren inguruan inolaz ere galerak ez dituela izan behar nabarmendu du, zergadunek dirua utzi beharra ez izateko.
Lehentasunezko parte hartzaileei dagokionez, ministroak esan du oso gustora dagoela arbitrajearen bidez gatazkei irtenbidea emateko erarekin, eta legealdiak etorkizuneko erregulazioa ekarriko duela gaineratu du.
Kataluniak defizita betetzea, "funtsezkoa"
Luis de Guindosek esan duenez, Kataluniak 5.023 milioi euroko laguntza jasotzeko "funtseko baldintza" BPGren % 1,5eko defizit helburua lortzea da aurten.
"Gobernuak Generalitatearen ahaleginak kontuan hartzen ditu, eta ez du zalantzarik ahaleginak egiten jarraituko duela aurtengo déficit helburua betetzeko", nabarmendu du ministroak PPren talde ekonomikoarekin bilera egin baino lehen.