Krisi Ekonomikoa -

Euroaren krisia

Hollandek goi-bileran hartutako akordioak aplikatzea eskatu du

Frantziako presidenteak Angela Merkel Alemaniako kantzilerrarekin batera, ekaineko goi-bileran hartutako neurriak lehenbailehen aplikatzearen alde egin du, bereziki bankuen kasuan.

Merkel eta Hollande Berlinen bildu dira Euroaren krisiari buruz eztabaidatzeko. Argazkia: EFE
Merkel eta Hollande Berlinen bildu dira Euroaren krisiari buruz eztabaidatzeko. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollande Frantziako presidenteak ekaineko goi-bileran hartutako erabakiak lehenbailehen aplikatzeko beharra nabarmendu du, bereziki bankuen arloan, era horretan zailtasunak dituzten herrialdeei laguntzeko, besteak beste, Espainiari.

"Ekaineko erabakiak aplikatu behar ditugu, bereziki bankuen arloan, herrialdeei laguntzeko, besteak beste, Espainiari", azaldu du Hollandek, Berlinen emandako prentsaurrekoan, Angela Merkel kantzilerrarekin bildu baino lehen.

"Bankuen ikuskapenean urrutirago joatearen alde gaude, Europako Banku Zentralarekin batera, eta horretan lan egingo dugu", esan du Hollandek. Halaber, Alemaniak eta Frantziak ibilbide-orria dutela azaldu du Europako Kontseiluan aurkezteko.

Samarasi konpromisoak betetzeko eskakizuna

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak eta François Hollande Frantziako presidenteak Andonis Samaras Greziako lehen ministroari erreformen konpromisoa betetzea eskatuko diote Berlinen eta Parisen jasoko dituzten bisitatan.

Merkelek azaldu duenez, gogor lan egin beharra dago Greziako egoera beste herrialdeetan ez errepikatzeko.

"Gure nahia" Grezia eurogunean mantentzea da, azaldu du Hollandek, eta herrialdeak "beharrezko ahaleginak" egin behar ditu hori lortzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea