Krisi Ekonomikoa -
Eurostaten datuak
Euroguneko ekonomia, amildegiaren ertzean
Alemaniako barne produktu gordina % 0,3 hazi da bigarren hiruhilekoan, eta Frantziakoa berdin mantendu da. Emaitzarik onena Suediak du, % 1,4 hazi baita.
Erredakzioa
Euroguneko eta oro har, Europar Batasuneko herrialdeetako ekonomiak atzeraldian sartzear daude, bigarren hiruhilekoan % 0,2 atzera egin ostean, Eurostaten datuen arabera.
Atzeraldian sartzeko arrisku handia dago, izan ere, datorren hiruhilekoan, bai eurogunean, baita Europar Batasunean ere datu negatiboak izanez gero, teknikoki atzeraldiaz hitz egin beharko genuke.
Urtez urteko datuak kontuan hartuta, euroguneko barne produktu gordinak % 0,4 egin du behera eta EBkoak % 0,2.
Espainiako ekonomiak % 0,4ko atzeraldia jasan du bigarren hiruhilekoan eta aurreko urteko datu berarekin alderatuta % 1.
Europar Batasuneko zortzi herrialde daude gutxienez atzeraldian, horien artean, Italia eta Espainia.
Erresuma Batua ere atzeraldian dago, euren BPG % 0,7 jaitsi baita hirugarren hiruhilekoz jarraian.
Alemaniako BPG % 0,3 hazi da bigarren hiruhilekoan, eta Frantziakoa berdin mantendu da. Dagoeneko hiru hiruhileko jarraian dira Frantziaren BPGk aldaketarik jasan ez duela.
Emaitzarik onena Suediak du, % 1,4 hazi baita.