Krisi Ekonomikoa -

Krisia eurogunean

Juncker: 'Grezia eurotik irtetea maneiagarria izango litzakete'

Eurotaldeko presidenteak esan du prozesu hori ez zela desiragarria izango, eta Atenasek ez duela Ekonomia eta Monetaren Batasuna utziko ‘udazkena baino lehen’, ezta gero ere, nabarmendu du.

Jean Claude Juncker, Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE
Jean Claude Juncker, Eurotaldeko presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jean Claude Juncker Eurotaldeko presidenteak esan du Alemaniak telebista publikoan Grezia eurotik irtetea “maneiagarria” izango litzatekeela, baina ez dela “desiragarria” prozesu hori, gaineratu du.

“Gaurko ikuspuntutik Grezia eurotik irtetea maneiagarria izango litzateke. Baina ez desiragarria”, esan du Luxenburgeko lehen ministroak.

Greziak euroa uztea “arrisku nabarmenetara” lotuta dago, batik bat “Greziako kaleetako pertsonentzat”, nabarmendu du.

Junckerrek azaldu duenez, Atenasek ez du Ekonomia eta Moneta Batasuna utziko “udazkena baino lehen”, “ezta hortik aurrera ere”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea