Krisi Ekonomikoa -
BEZ-aren igoera
Liburuen BEZa %4koa izango da; koardernoena eta boligrafoena, %21ekoa
Irailaren 1etik, eskolako materialen BEZa % 4tik % 21era pasatuko da, produktu batzuk izan ezik.
Erredakzioa
Eskolako materialen BEZa % 4tik % 21era pasatuko da irailaren 1ean.
Estatuko Aldizkari Ofizialak (BOE) gaur publikatu duenez, baina, hainbat produktuk, liburuek, albumek, mapek eta marrazki koadernoek, kasu, % 4an jarraituko dute.
Gainerako produktuak, hori bai, % 21era pasatuko dira, hala nola boligrafoak, arkatzak, lekedak, koadernoak, motxilak, agendak, konpasak, koloretako kartoiak, margoak, guraizeak eta borragomak.
BESTE PRODUKTUAK ETA ZERBITZUAK
Bestalde, hostalaritza, kanpamentu eta bainuetxe zerbitzuen BEZa % 8tik % 10era pasatuko da. Ikuskizunen eta festa aretoen zerga % 21ekoa izango da.
Loreek eta landareek % 10eko BEZa zuten, baina irailaren 1etik % 21ekoa izango dute. Haziak, baina, % 10ean geratuko dira.
Besteak beste, honako produktu edo zerbitzuak ere garestituko dira % 21era: ile-apaindegiak, gimnasioak, itsas klubak, hortzetako osasun zerbitzuak, odontologoak, kirurgia estetikoa, argaltzeko tratamenduak, masajeak eta albaitariak.
Etxebizitzei dagokienez, BEZa % 4koa izango da 2013ko urtarrilaren 1 arte, baina % 10ekoa handik aurrera.