Krisi Ekonomikoa -
Euroa salbatzea
Camdessus: 'Espainiak ahalik eta lasterren eskatu behar du erreskatea'
Araban Iruaritz Fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du Nazioarteko Diru Funtseko zuzendari ohiak, eta euroa salbatzeko premiazko deia egin du bertan.
Erredakzioa
"Espainiak ahalik eta lasterren eskatu behar du erreskatea", esan du Michel Camdessus Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohiak. Larunbat honetan Araban Iruaritz Fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du Camdessusek. Espainiako balizko erreskatearen gainean Mariano Rajok ez du oraindik erabakia hartu.
Honen harira, ekonomialari frantziarrak ohartarazi duenez, "azkenean erreskatearena egingo du" Espainiako Gobernuak, "erabakia atzeratzen badu, herrialdea eta Europa bera kaltetuko lukeelako". Ondorioz, euroa salbatzeko deia egin du. "Bestela, Alemanian interes-tipoak gora egingo luke eta mende honetako atzeraldi handiena gauzatuko litzateke", iragarri du.