Krisi Ekonomikoa -

Finantza krisia

NDFk Espainia erreskatatzea baztertu du

Nazioarteko Diru Funtseko zuzendariak esan du doitasun neurriak ez dutela funtzionatzen eurogunearen norabidearen inguruko zalantzengatik.

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria. Argazkia: EITB
Christine Lagarde Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Christine Lagarde Nazioarteko Diru Futnseko zuzendariak Espainiarentzako erreskate programa bat errefusatu du agintariak "dagoeneko aholkatuko genukeena egiten ari direlako". Halaber, merkatuetako tentsioak eurogunearen inguruko "zalantzengatik" direla esan du.

"Espainiak egindakoa ikusi ostean, eta egiteko asmoa duena jakinda, NDF ezin dio askoz ere gehiago eskatu Espainiari programa batean egonez gero", azaldu die Lagardek kazetariei.

Halere, NDFko zuzendariak esan du neurri horiek ez direla "funtzionatzen ari" eurogunearen norabidearen inguruko "zalantzengatik" eta inbertitzaileek duten Espainiaren hazkuntza faltaren inguruko "kezkengatik".

"Kontu-ikuskaritzan prozesu garrantzitsua" nabarmendu du, eta euroguneko kideek Espainiari emango dioten 100.000 milioi euroko laguntza "egokia" dela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea