Krisi Ekonomikoa -

Euroguneko krisia

Montik dio Italiak ez duela erreskaterik behar, 'arnasaldi bat' baizik

Italiako lehen ministroak esan du herrialdea bere zorragatik ordaintzen ari den interes altuek oztopatu egiten dutela Italiak beharrezkoak dituen erreformak, eta pazientzia eskatu du.

Mario Monti Finlandiako bisitan. Argazkia: EFE
Mario Monti Finlandiako bisitan. Argazkia: EFE
Mario Monti Finlandiako bisitan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Montik, lehen ministro italiarrak, ukatu egin du Italiak erreskate oso bat behar duenik, baina azpimarratu du, herrialdeak bere denbora behar duela onartutako erreformek emaitza eman dezaten, eta horixe oztopatzen dutela merkatuek, Italiako zorraren interes altua dela eta.

Finlandiako Helsingin Sanomat egunkariari egindako adierazpenetan, Montik, Italia bere zorragatik ordaintzen ari den kostu handia aipatu du behin eta berriro, eta goraka doazen interes horiek, lehenik eta behin, baretu egin behar direla aipatu du.

Era berean, lehen ministro italiarrak, Europa mailako esku-hartzea aztertzen ari dela adierazi du, ondorengo erreskate funts ezberdin hauen konbinaketarekin: behin-behineko funtsa batetik, iraunkorra bestetik eta Europako banku zentralarena azkenik.

Frantziako Hollande presidentearekin bildu ostean, Monti, Helsinkin elkarrizketatu da, besteak beste europar batzordeko ekonomia gaietarako arduradunarekin, Olli Rhenekin.

Italia eta Finlandia: "Krisiari hainbat neurrirekin egin behar zaio aurre"Mario Monti Italiako lehen ministroak eta Jyrki Katainen Finlandiakoak euroaren krisiari aurre egiteko "hainbat neurri" behar direla azaldu dute, merkatuko ekonomoa era ezegokian funtzionatzen ari den bitartean.

"Herrialdeek behin euren eginbeharrak eginda, neurri horiek arrisku sariaren gainean berehalako eragina izan beharko lukete, eta hori ez da gertatzen ari", deitoratu du Katainek.

Testuinguru horretan, Montik, bere herrialdea jarri du adibide modura, esanaz, merkatuek oraindik ez diotela merezitako bultzadarik eman berak egindako erreformei.

Lehen ministroaren esanetan, Italia erreforma handiak egiten ari da, esaterako, erretiroa hartzeko adinaren igoera 66 urtetara pasatzea eta lan merkatua malgutzea. Horregatik, merkatuek oraindik ahalegin horiek onartu eta aitortu ez izatea kritikatu du. Montik azaldu duenez, Italiak ez duela finantza laguntzarik behar bere egoera finantzieroa orekatzeko, baina bai lagutza merkatuen aurrean, hauek kontuan hartu ditzaten Italian egindako erreformak.

Rajoy eta Monti bihar bilduko dira Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Mario Monti Italiako lehen ministroarekin bilduko da bihar, Europako buruen azken bileran lortutako akordioak "lehenbailehen" martxan jartzeko beharra nabarmendu dute biek orain arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea