Ekonomia -

Funtsik gabe

Katalunia erakunde sozialak uztailean ordaintzeko dirurik gabe dago

Generalitateak esan duenez, itaundutako erakunde sozialek (geriatrikoak eta ezinduentzako egoitzak, besteak beste) ez dute uztaileko pagamendua jasoko. Hala ere, "uneko arazoa" dela azpimarratu du.

Uztailean soldatak kobratuko ez dituzten zentroen artean, geriatrikoak daude. Argazkia: EITB
Uztailean soldatak kobratuko ez dituzten zentroen artean, geriatrikoak daude. Argazkia: EITB
Uztailean soldatak kobratuko ez dituzten zentroen artean, geriatrikoak daude. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Generalitateko Ekonomia eta Ezagutzarako Kontseilaritzak astelehen honetan iragarri duenez, ez du itaundutako erakunde sozialak uztailean ordaintzeko dirurik. Erakunde sozial hauen artean, geriatrikoak, ezinduentzako egoitzak eta buruko gaixotasunak dituzten lagunak artatzeko zentroak daude.

Horrela, erakunde sozial hauek ez dituzte uztaileko soldatak jasoko. Hala ere, Kontseilaritzak azpimarratu duenez, "abuztuan normal kobratuko dute". Gauzak horrela, oraindik ez dakite noiz ordainduko dituzten uztaileko soldatak.

Kontseilaritzako iturri berdinek adierazi dutenez, "uneko arazoa" da, eta Josep Lluis Cleries kontseilaria azken ordura arte lanean izan da funtsak lortzeko. Kontseilaritzak ordainketaren atzerapenaren berri eman die dagoeneko erakunde sozialei.

Hirugarren Alor Sozialaren Taula elkarteak salatu duenez, 4.000 erakunde inguru geratuko dira uztaileko soldata jaso gabe, eta honek erakunde hauen "kolpaso" ekar dezake. Halaber, Ascad Adinekoak Artatzeko Zentroetako Zuzendarien Elkarte katalanak salaketa aurkeztuko du Fiskaltzan, Generaliteak adinekoak eta ezinduak babesik gabe utzi dituen argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea