Krisi Ekonomikoa -
Agerraldia
Rato: 'Fernandez Ordoñezek Bancajarekin bat egiteko eskatu zidan'
Rato Diputatuen Kongresuan izan da Bankiaren krisiaren inguruan hitz egiteko eta bere kudeaketa defendatzeko.
Erredakzioa
Rodrigo Rato Bankiako presidente ohiak esan du banku horretako zuzendaritza taldeak “zuzen” jokatu zuela, betiere erakunde publikoen “laguntza eta babesarekin”. “Legea kontuan izanda aritu ginen”, esan du hitzaldiaren hasieran.
Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espainiako Bankuko zuzendari ohiak Bancaja Caja Madriden eta beste bost kutxaren arteko bat egitean sartzeko eskatu ziola esan du Rodrigo Ratok. Banco de Valenciaren egoerarekin “lasai” egoteko eskatu zion Fernandez Ordoñezek Ratori.
Ratoren agerraldia eguerdiko 12:20an hasi da, Diputatuen Kongresuan.
Bankiaren zuzendaritza taldeak “zuzen” jokatu zuela nabarmendu du hitzaldiaren hasieran. Erakundeekin “elkarlanean” aritu zirela azpimarratu du, betiere “legea kontuan hartuz” eta zergadunei kalterik egin gabe.
Bankian egindako kudeaketa defendatzeko Kongresuan agerraldia egitea berak eskatu duela esan du.
Bestalde, Ratoren hitztean, 2010eko ekainaren 2an Fernandez Ordoñezek hots egin zion, bilera bat egiteko. “Ondo ezagutzen zuen kutxen egoera zein zen”, esan du.
Fernandez Ordoñezen bulegoan sartu zenean bertan Jose Luis Olivas Bancajako presidentea zegoela esan du. Orduan, Fernandez Ordoñezek Bancaja Caja de Canarias, Caixa Laietana eta Avila, Segovia eta Errioxako kutxekin batera Caja Madridekin batzeko eskaera egin zion.