Krisi Ekonomikoa -

Bilera, Parisen

Espainiak Frantziaren babesa izango du Europako akordioak ezartzeko

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroak eta Wolfgang Schaublerekin Frantziako Finantza ministroak Espainiako ekonomiaren oinarrizko datuen alde egin dute Parisen izan duten bileran.

Espainiako ekonomia ministroa Luis de Guindos. Argazkia: EFE
Espainiako ekonomia ministroa Luis de Guindos. Argazkia: EFE
Espainiako ekonomia ministroa Luis de Guindos. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luis de Guindos Espainiako Ekonomia ministroa eta Pierre Moscovici Frantziako finantza ministroak Espainiako ekonomiaren oinarrizko datuen alde agertu dira, Parisen Espainiak hartutako azken neurrien inguruko xehetasunei buruz hitz egiteko egin duten bileran. Egunotako bilerekin, Rajoyren Gobernuak presioa egiten jarraitzen du, inguruko estatuek ere, banku zentralaren aurrean erreakzionatu dezaten eta merkatuen Espainiarekiko jarrera lasaitu dadin.

Horrela, Frantziak Espainiak Europako akordioak ezartzeko babesa eskaini dio eta Espainiako bonoen errentagarritasunak Espainiako ekonomiaren oinarriak islatzen ez dutela salatu du.

Bi ministroek azaldu dutenez, interes tasa altuegiek "ez dute Espainiaren ekonomiaren oinarria, hazteko gaitasuna eta zor publikoaren jasangarritasuna erakusten".

Duela aste batzuk adostu zituzten Espainiako bankuei diru-laguntzak "lehenbailehen ezartzeko babesa" eskaini dio Moscovicik De Guindosi eta, Frantziako Finantza ministroak esan duenez, hori "ezinbestekoa da konfidantza eta hazkunderako baldintzak berrezartzeko".

Espainiaren Europako kideek adostutako bankuen erreskatea "euroguneko finantza indartzeko" garrantzitsua da, Moscoviciren eta De Guindosen aburuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea