Krisi Ekonomikoa -
'Erreskatea' Kataluniari
Kataluniak ere 'erreskatea' eskatuko dio Rajoyren gobernuari
Valentzia eta Murtziaren ondoren, Katalunia, hirugarren erkidegoa izango da finantza laguntza eskatzen.
Erredakzioa
BBCri egindako adierazpenetan, Andreu Mas-Colellek, ekonomia kontseilariak esan du, Generalitateak, Madrilgo gobernuaz aparte, ez daukala beste bankurik laguntza eskatzeko eta baieztatu du, gobernu zentralak sortutako diru funtsara zuzenduko duela laguntza eskaria.
Generalitateko bozeramaileak, Francesc Homesek aldiz, esan du 'merkatuen egoera mundu guztiak ezagutzen duela: Espainiako zergadunak gara eta normaltzat hartu behar da Espainiako altxorraren banku zerbitzuetara jotzea, gure zorra kudeatu behar dugulako eta aurrekontuak aurrera eramateko helburua daukagulako'. Era berean, Homsek adierazi du, Kataluniak, erkidegoentzat sortutako diru funtsari helduko diola normaltasunez, eta garrantzia kendu nahi izan dio afera honi, gaineratuz, ez dela erreskate bat.