Krisi Ekonomikoa -

Burtsa

Espainiak espekulazio-operazioak debekatu ditu, urria arte

CNMVk epe laburrerako salmentak debekatu ditu, merkatuetako "ezegonkortasuna"ren ondorioz.

Espainiak urrira arte operazio motzak debekatu ditu merkatuetan. EFE
Espainiak erreskatea eskatu beharko du urrian, adituen ustez

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) epe laburrerako operazioak debekatu ditu bigarren mailako merkatuetan, burtsaren "ezegonkortasuna"ren ondorioz.

Agiri batean, CNMVk ohartarazi du ezegonkortasun horrek "eragina" izan dezakeela finantza jardueran. Horregatik debekua.

Neurria urriaren 23 arte izango da indarrean, baina, handik aurrera, Batzordeak luzatzea erabaki dezake.

Espainiako burtsaren ikuskatzaile nagusiak 2011ko abuztuaren eta 2012ko otsailaren artean ere debekatu zituen epe laburrerako operazioak, Frantziarekin, Italiarekin eta Belgikarekin hala adostuta.

Epe laburrerako salmentak espekulazio-operazioak dira. Espekulatzaileak hainbat akzio saltzen ditu, prezioa jaitsiko den itxaropenarekin, ondoren berriz ere erosteko, merkeago. Mozkina lehenengo salmentaren eta ondorengo erosketaren arteko aldea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea