Krisi Ekonomikoa -

Erreskatea Valentziari

Valentzia, lehenengo erkidegoa erreskatea eskatzen

Montoro ministroak zehaztu du, Valentziak egin duena, erkidegoentzat onartutako likidezia mekanismoari atxikitzea izan dela, finantzaketa errezteko.

Espainiako Ogasun ministroa Cristñobal Montoro. Argazkia: EFE
Espainiako Ogasun ministroa Cristñobal Montoro. Argazkia: EFE
Valentzia, lehenengo erkidegoa erreskatea eskatzen

00:25

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentziako gobernuak, erkidegoen likidezia poltsari atxikitzea eskatu du, 2012ko ekitaldiaren gastuei aurre egiteko. Era honetara, estatuak ezarritako finantza egin behar eta baldintzetara egokitu ahal izango da. Hainbat medioek berehala zabaldu dute albistea Valentziak erreskatea eskatu duela argitaratuz.

Oraindik ez dute kopuru zehatzik aipatu, baina Valentziako gobernuko kontseilariak, Jose Ciscarrek esan du nahikoa izango dela zorrak kitatzeko.

Erkidegoentzat diru-poltsa, pasa den uztailaren 13an sortu zuen Ministro Kontseiluak, 18.000 milioi eurotako kantitatearekin, eta bertara, edozein erkidegok jo dezake bere zorra finantzatu ahal izateko. Hau onartuz gero, erkidegoaren finantza eta zerga controla gobernu zentralaren esku geratuko litzateke.

Cristóbal Montoro ministroa, Ministroen Kontseiluarenondoren azaldu da, eta berehala egin du ñabardura erreskatea hitzaren inguruan,eta esan du, Valentziak onartutakoa, gobernuak erkidegoentzat sortutako likideziamekanismoari atxikitzea izan dela, finantzaketa errezteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea