Krisi Ekonomikoa -

I-26ko greba orokorra

Jaurlaritzak errespetatu egiten du greba, baina nahiago du lankidetza

Patxi Lopez buru duen Jaurlaritzak uste du erakundeen, alderdien eta eragile sozialen arteko lankidetza mobilizazioa baino erantzun "eraginkorragoa eta positiboagoa" dela.

Jaurlaritzak errespetatu egiten du greba, baina nahiago du lankidetza. Argazkia: Efe
Jaurlaritzak errespetatu egiten du greba, baina nahiago du lankidetza.
Jaurlaritzak errespetatu egiten du greba, baina nahiago du lankidetza. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak errespetua agertu dio gaur ELAk eta LABek EAEn eta Nafarroan, irailaren 26rako, deitu duten greba orokorrari, baina krisi ekonomikoari erantzuteko erakundeen, alderdien eta eragile sozialen arteko lankidetza mobilizazioa baino "eraginkorragoa eta positiboagoa" dela uste du.

Patxi Lopez buru duen Jaurlaritzak agiri batean azaldu duenez, ulertzen dute herritarren "ezinegona eta etsipena finantza sistemak sortutako" krisiaren ondorioen aurrean, eta "erabaki egokiak" hartzeko deia egin du. Hori dela eta, lankidetza aldarrikatu du.

Dena dela, greba orokorra errespetatzen duela azpimarratu du, nahiz eta kritikatu ELAren eta LABen "baliabide errepikakorra" izaten ari dela.

Gainera, "egoera larri honetan" sindikatuek "desadostasun eta zatiketa ideologikoa batasunaren gainetik" jarri dutela salatu du.

Hala eta guztiz ere, Jaurlaritzak argi adierazi du Patxi Lopez lehendakariak jarraitzen duen bitartean ez dela murrizketarik izango ez osasunean, ez hezkuntza, ez zerbitzu sozialetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea