Krisi Ekonomikoa -

Laguntza

Alemaniako Parlamentuak Espainiako bankuen erreskatea onartu du

473 diputatuk aldeko botoa eman dute, 97k kontrakoa eta 13 abstenitu egin dira. Hortaz, Espainiako bankuei 100.000 milioi euroko laguntza ematea babestu du Alemaniako beheko ganberak.

Angela Merkel, saioa hasi aurretik. Argazkia: EFE.
Angela Merkel, saioa hasi aurretik. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bundestagek (Alemaniako beheko ganberak) gehiengo zabalez onartu du gaur arratsaldean Espainiako banketxeen erreskatea eta Alemaniak 30.000 milioi euro jartzea.

473 diputatuk aldeko botoa eman dute, 97k kontrakoa eta 13 abstenitu egin dira. Hortaz, Espainiako bankuei 100.000 milioi euroko laguntza ematea babestu du Alemaniako beheko ganberak.

Wolfgang Schäuble Finantza ministroak Espainiak Eurotaldearen laguntza behar duela esan du bozketa izan baino lehen.

Schäuble azaldu duenez, Espainiak azken hilabeteotan egindako erreformak, eta datozenetarako aurreikusitakoak, “beharrezkoak” izanda, ez dira nahikoak izango krisiari aurre egiteko bankuen arazoari irtenbidea jartzen ez bazaio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea