Krisi Ekonomikoa -

Murrizketa neurriak

Kongresuak murrizketak onartu ditu PPren botoei esker

Alderdi guztiek, UPNk izan ezik (abstenitu egin da), kontra bozkatu dute.ERC, Amaiur eta Izquierda Plural Kongresutik atera dira, ez zutelako eskubide sozialen kontrako "erasoaren konplize" izan nahi.

Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publiko ministroa. Argazkia: EFE
Cristobal Montoro Ogasun eta Administrazio Publiko ministroa. Argazkia: EFE
Kongresuak murrizketak baliozkotu ditu PPren babes hutsarekin

01:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Diputatuen Kongresuak Mariano Rajoyren Gobernuaren neurri berriak onartu ditu PPren aldeko botoekin, UPNren abstentzioarekin eta gainerako alderdien kontrako bozkarekin.

BEZ zerga igotzea, funtzionarioei aparteko soldata bat kentzea eta langabeziagatik ematen den diru kopurua murriztea onartu dute, besteak beste.

Rajoyren neurriek aldeko 180 boto, kontrako 131 eta abstentzio bat (UPNrena, normalean PPren alde egoten dena) jaso dituzte. Neurri horiekin, Espainiako Gobernuak 65.000 milioi euro aurreztu nahi ditu bi urte eta erdiren buruan.

Botazioa hasi aurretik, ERCko, Amaiurreko eta Izquierda Pluraleko diputatuak Kongresutik atera dira, eskubide sozialen kontrako "erasoaren konplize" ez izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea