Ekonomia -

Dimisioa

HSBC, Europako banku handieneko kontrol buruzagiak dimititu egin du

David Bagleyk bankuko kontrol departamentuko bere kargua utzi du, entitateak droga-trafikoaren eta terrorismoaren finantzaketatik eratorritako dirua zuritu zuela jakin denean.

HSBCko zerbitzu juridikoak zin egiten EEBBetako Senatuaren aurrean. Argazkia: EFE
HSBCko zerbitzu juridikoak zin egiten EEBBetako Senatuaren aurrean. Argazkia: EFE
HSBCko zerbitzu juridikoak zin egiten EEBBetako Senatuaren aurrean. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

HSBC Britainia Handiko bankuak, Europako bankurik handiena eta munduko hirugarrena denak, kolpe handia jaso du. Ikerketa sakon baten ondoren, Mexikoko droga trafikotik eta Al Kaidatik eratorritako dirua zuritzea leporatu dio Estatu Batuetako Senatuak, eta, azken orduotan, dimisioa aurkeztu du kontrol departamenduko buruak, David Bagleyk.

Urtebeteko ikerketa egin ondoren, AEBetako Senatuak dirua Mexiko, Iran eta Siriatik eratorritakoa zela baieztatu du, eta honek AEBetako sare ekonomikoan nolako eragina izan lezakeen jakiteko lanean jardun du.

Begleyk barkamena eskatu dio Senatuari, eta, aitortu duenez, bankuan jarritako itxaropen eta konfiantza bertan behera geratu diren arren, entitatearen kontrol egitura berriaren eraldaketa bidali dio zuzendaritzari, horrelakorik gehiago pasatu ez dadin.

David Begley 2002tik egon da HSBC bankuan kargu horretan, eta beste departamentu batzuetan ere lan egin du azken 13 urteetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea