Krisi Ekonomikoa -

Finantza erreskatea

Espainiak eta Finlandiak bankuen erreskaterako bermeak itundu dituzte

Espainiak 762,92 milioi euroko berme maximoa eman beharko dio eurotaldeak eskainitako 100.000 milioi euroak erabiltzea erabakitzen badu.

Luis de Guindos, Espainiako Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos, Espainiako Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiak eta Finlandiak asteazken honetan akordio bat hitzartu dute Helsinkik Madrili eskatzen dizkion bermeen inguruan bankuen erreskaterako laguntzan (100.000 milioi eurokoa izan daiteke) parte hartzeagatik, Finlandiako Gobernutik jakitera eman dutenez.

Espainiak 762,92 milioi euroko berme maximoa eman beharko dio eurotaldeak eskainitako 100.000 milioi euroak erabiltzea erabakitzen badu.

30.000 milioi euroko lehenengo zatia hilabete honen amaieran emango da, eta 231 milioi eurotan bermatuta dago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea