Krisi Ekonomikoa -

FACUA

BEZaren igoerak 80 eurora igoko du argindarraren batez besteko faktura

Argindarraren prezioa % 86 garestitu da hamar urteren buruan, urteko 441,96 euro batez beste.

BEZaren igoerak 80 eurora igoko du argindarraren batez besteko faktura. Argazkia: EITB
BEZaren igoerak 80 eurora igoko du argindarraren batez besteko faktura.
BEZaren igoerak 80 eurora igoko du argindarraren batez besteko faktura. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BEZ zergaren igoerak 79,66 eurora igoko du argindarraren batez besteko prezioa irailean, FACUA kontsumitzaileen elkarteak egindako ikerketa baten arabera.

FACUAk agiri batean azaldu duenez, BEZa % 18tik % 21era igota, faktura 1,98 euro garestituko da batez beste, eta hori prezioaren gorakadak faktura 3,2 euro garestitu ondoren.

Irailetik aurrera, ohiko erabiltzaileak 79,66 euro ordainduko du argindarra hilero.

Uztailean indarrean jarritako prezioaren gorakadaren ondoren, 77,68ra igo zen fakturaren prezioa batez beste. Apirilean 74,48 eurotan zegoen.

Argindarraren prezioa % 86 garestitu da hamar urteren buruan, urteko 441,96 euro batez beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea