Krisi Ekonomikoa -

Murrizketen kontra

Funtzionarioak berriro atera dira kalera, Madrilen

11:00etarako, beste egun batzuetan bezalaxe, funtzionarioek kontzentrazioak egin dituzte lantokien parean eta beste batzuk kalera atera dira.

Funtzionarioak berriro atera dira kalera, Madrilen. Argazkia: Efe
Funtzionarioak berriro atera dira kalera, Madrilen.
Funtzionarioak kalera atera dira bosgarren egunez

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka funtzionario atera dira kalera gaur goizean Madrilen eta Gran Viako trafikoa eten dute Cibeleseko noranzkoan, Espainiako Gobernuak iragarri berri dituen murrizketa ekonomikoen kontra protesta egiteko.

11:00etarako, beste egun batzuetan bezalaxe, funtzionarioek kontzentrazioak egin dituzte lantokien parean eta beste batzuk kalera atera dira. Besteak beste, Eguberrietako aparteko soldata kendu behar dietelako egiten ari dira protesta funtzionarioak.

11:20 aldera, protestariek Gran Via ixtea lortu dute eta Cibelesera abiatu dira, han Madrilgo Udaleko langileek ere protesta egingo baitute.

Milaka funtzionario

Atzo, milaka funtzionario atera ziren Madrilen kalera Gobernuaren murrizketak salatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea