Krisi Ekonomikoa -

Madrilen

Milaka funtzionario atera dira kalera Madrilen murrizketen kontra

Kongresuko eraikinaren atarian kanpatzeko asmoa zuten, baina segurtasun indarrek lekua hesitu dute eta funtzionarioek ezin izan dute hurbiltu. 20:00etatik aurrera Kongresuko inguruetan bildu dira.

Funtzionarioek hainbatprotesta egin dituzte azken orduetan. Efe.
Funtzionarioak protestak | Funtzionarioen protesta oztopatu dute
Funtzionarioen manifestazioa Madrilen murrizketen kontra

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka funtzionariok protesta egin dute Gobernuaren azken murrizketen kontra, Diputatuen Kongresuaren inguruan. Poliziak zainketa zorrotza egin du Kongresuaren inguruan. Murrizketen ondorioz, funtzionariek ez dute aurten Gabonetako ordainsaria izango, besteak beste.

Sare sozialen bidez zabaldutako deiaren asmoa Kongresuaren aurrean kanpatzea izan arren, Poliziak inguruak hesitu ditu eta 21:30etan ezinezkoa zen Kongresura hurbiltzean. Manifestariak 20:00etatik aurrera hasi dira inguruetan biltzen.

Ondorioz, funtzionariak Gorteetako plazan bildu dira hasieran eta gero Neptuno plazara abiatu dira, Cibelesera bidean. Hori dela eta, zirkulazioa bi noranzkoetan eten dute.

Protestan suhiltzaileak, irakasleak, osasun langileak eta Administrazio publikokoak izan dira. Gobernuaren kontrako oihuak egin dituzte eta Mariano Rajoy presidentearen dimisioa ere eskatu dute.

Twiterren hizpideSare sozialetan ere protagonista izan dira funtzionarioak, Twiterren batez ere. #graciasfuncionarios hashtaga eguneko erabilienen artean izan da, eta herritarrek babesa eta esker ona agertu dizkiete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea