Krisi Ekonomikoa -
Gobernuaren murrizketak
CCOOk ez du greba baztertzen, murrizketek 'erantzun bat' behar baitute
Unai Sordok kritikatu egin du Gobernu zentralak iragarritako azken neurri sorta "zitalkeria" eta "suizidio ekonomikoa" delako.
Erredakzioa
Unai Sordo Euskadiko CCOOren idazkari nagusiak esan duenez, ez dute baztertzen greba orokorra deitzea uda ostean, “murrizketa sorta honek goi mailako erantzuna behar baitu”.
Edonola ere, “epeak ondo zehaztu eta langileak eta gizarte mugimendu eta herritar guztiak nola batu ikusi behar dugu, erantzun sendoa emateko berriro, ekimen horiek erantzun guztiak merezi baitituzte”.
Sordok Gizarte Segurantzak Bilbon duen egoitzaren atarian egin ditu adierazpenok, sindikatuaren ordezkariek Gobernu zentralak iragarritako neurrien kontra egindako elkarretaratzen batean.
Euskadin CCOOk duen arduradunaren hitzetan, “printzipioz, ELAk zein LABek ez dute bilgune bat bilatzeko asmorik agertu”, baina, nabarmendu duenez, “guk ez dugu horretan etsiko” eta sindikatuak iragarriko dituen deialdietan parte hartzeko dei egin du,.
Sordok salatutakoaren arabera, Gobernu zentralak azkenaldian iragarri dituen neurri sorta “zitalkeria” eta “suizidio ekonomikoa” dira. “Doikuntza horiek krisialditik irteteko ezinbestekoak diren neurriak balira bezala saltzen ari dira”, eta “bankuen kapitalizazioa eta krisialdia eta langabezia areagotu besterik egiten ez dutenean”.