Ekonomia -
Krisi ekonomikoa
Espainiako bankuen erreskatea lau zatitan ordainduko da
Holandako Finantza Ministerioak bere webgunean jarri ditu dokumentu ofizialean dauden baldintzak. Holandako Parlamentuak Espainiaren laguntza uztailaren 20a baino lehen onartu beharko du.
Erredakzioa
Eurotaldeak Espainiari eskainiko dion bankuen erreskatea, 100.000 milioi eurokoa, lau zatitan ordainduko da, azkena 2013ko ekainean izatea aurreikusi dute.
Europako laguntzaren 25.000 milioi eurora arte banku txarra finantzatzeko erreserbatuko dira, laguntzak jasotzen dituzten erakundeek arazoak ematen dizkieten aktiboak bertan sartzeko.
Bankuen erreskatearen inguruko xehetasunak finantza egonkortasunaren Europako funtsaren dokumentuan daude, "konfidentzial" idazpurua darama eta Holandako Finantza Ministerioak argitaratu du bere webgunean. Holandako Parlamentuak Espainiaren laguntza uztailaren 20an sinatu baino lehen onartu behar du.
Lehenengo zatia, 25.000 milioi eurokoa, uztailaren amaieran erabilgarri egingo da, Eurotaldeak astelehenean iragarri bezala, orduan erreskate funtsaren hasierako proposamena (30.000 milioi euro) jaitsi zuen. Europako mekanismoak erreserba hori Espainiako bankuek beharrizan larriren bat izanez gero azkar ordaintzeko erabili ahal izango dute. 100.000 milioi euroko epe luzerako segurtasun koltxoi bat izango du.
Kopuru horren zati bat erabiltzeko Batzordeak berregituratze planak onartu baino lehen izan beharko da, Espainiako bankuek hala eskatu beharko dute eta Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Eurotaldeko kideek onartu beharko dute.