Krisi Ekonomikoa -

Rajoyren murrizketak

Euskadik murrizketak aztertuko ditu, 'aplikagarriak' diren zehazteko

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen htizetan, Mariano Rajoyk "murrizketen" alde egin du berriro ere, eta "ahalegin nagusiak ahulenei" egiteko eskatu die.

Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB.
Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen htizetan, Mariano Rajoyk "murrizketen" alde egin du berriro ere, eta "ahalegin nagusiak ahulenei" egiteko eskatu die.

Bilbon egindako agerraldian, Mendiak azaldu du Jaurlaritzak Rajoyren neurriak aztertu egingo dituela, Euskadin eta Euskadiko alor publikoan "aplikagarriak" diren zehazteko.

Bozeramaileak azaldu duenez, Estatuko Aldizkari Ofizialak jasotzen duenaren "letra txikia" irakurri arte itxaron beharko dute Rajoyk aurkeztu dituen neurriak Euskadin "ezarriko diren edo ez" jakiteko.

Horrez gain, Mendiak "esfortzuen banaketan dagoen desoreka" salatu du eta "ahulenengan" eragin gehiago duela esan du. Bozeramailearen aburuz, "zerbitzu publikoen mantentzea eta ekonomiaren suspertzea" bermatuko dituen eta "sektore publikoa, pribatua eta agente sozialak batuko dituen ituna" egiteko garaia da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea