Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak

Krisiari aurre egiteko Rajoyk aurkeztutako murrizketa berriak

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak Europar Batasunarekin lotutako azken akordioak eta krisiari aurre egiteko egingo dituen murrizketa ekonomikoak aurkeztu ditu Diputatuen Kongresuan.

Mariano Rajoy, diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BEZ zerga orokorra % 18tik % 21era igoko dute. % 8tik % 10era murriztuaren kasuan, eta % 4an geratuko da oinarrizko ondasunei dagokiena.

Zinegotzi kopurua % 30 murriztuko dute.

Pentsioen sistema erreformatuko dute, egonkortasuna lortzeko eta aurre-erretiroa jorratzeko.

Langabeek diru gutxiago jasoko dute seigarren hilabetetik aurrera. Hala ere, 24 hilabeteko gehienezko langabezia epeari eutsiko diote.

2013tik aurrera, etxebizitza erosteagatik kenkaririk ez da izango.

Funtzionarioek eta goi-kargudunek ez dute 2012ko Gabonetako aparteko soldata jasoko, baina langile publikoek berreskuratu egingo dute pentsio-funts gisa 2015erako.

Kotizazio sozialak % 1 jaitsiko dira 2013an eta beste hainbeste, 2014an.

Funtzionarioek dituzten erabilera libreko egunen kopurua ere murriztuko dituzte.

Sozietateen errenten gaineko zerga sisteman aldaketak egingo dituzte.

Sindikatuko liberatuen kopurua legeak jasotzen duenera murriztuko da.

Administrazioen erreforma egingo dute eta foru aldundien lana indartuko da zerbitzuak zentralizatzeko.

Alderdientzako, sindikatuentzako eta patronalentzako diru-laguntzak % 20 murriztuko dituzte 2013ko aurrekontuetan.

Kontratazioak egiteagatik hobariak kendu egingo dituzte.

Ministerioen gastuen partidek 600 milioi euroko murrizketa izango dute.

"Gizarteratzeko errenta minimoa" jasotzeko aldez aurretik lan egin izana eskatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea