Ekonomia -

Bruselako akordioaren ostean

Rajoy: 'Ez dago baldintzarik bankuak kapitalizatzeagatik'

Gobernuko presidenteak azaldu duenez, Espainiak fiskalitatea egonkortzeko, kontu publikoak onbideratzeko, ekomomia modernizatzeko eta enplegua sortzeko behar diren erreformak egiteko konpromisoa du.

Mariano Rajoy, Europako Kontseiluan parte hartu ostean eskaini duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy, Europako Kontseiluan parte hartu ostean eskaini duen prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Euroaren biziraupena finkatuta dagoela esan du Rajoyk

02:41

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak azaldu duenaren arabera, bankuak kapitalizatzeagatik ez dago "inolako baldintza makroekonomikorik".

Europako Kontseiluan parte hartu ostean eskaini duen prentsaurrekoan, Rajoyk Espainiak fiskalitatea egonkortzeko, kontu publikoak onbideratzeko, ekomomia modernizatzeko eta enplegua sortzeko behar diren erreformak egiteko konpromisoa du.

Rajoyk gogoratu du Espainia maileguaren baldintzak negoziatzen ari direla eta "gaur egun indarrean dagoen sistema" erabiltzen ari direla azaldu du.

"Ondoren, bigarren mekanismoa, Europako Egonkortasun Mekanismo (SME ingelesezko laburdura), erabiliko dugu eta, azkenik, bankuak kapitalizatuko ditugu", azaldu du.

Joan den astelehenean, Espainiako Gobernuak euroguneko herrialdeei 100.000 milioi euroko mailegua ofizialki eskatu zuela iragarri zuen.

Europako goi-bileraren ostean hartutako neurriakMariano Rajoy Gobernuko presidenteak ostiral honetan Europako kideekin negoziaketetan 13 ordu pasatu ostean, Espainiako bankuak zuzenean onbideratzea lortu du Europako erreskate funtsaren karguan. Horrek esan nahi du, 100.000 milioira iritsi daitekeen laguntza ez dela zorra bezala kontatuko, baina Europako buruek "baldintza gogorretara" helduta egongo dela abisatu diote Rajoyri.

Halaber, Europako buruek erreskate funtseko baldintzak malgutzea onartu dute merkatuan esku hartzeko garaian zorraren gaineko presioa ahultzeko. Hemendik aurrera, erreskatea eskatzen duen herrialdeak Bruselaren gomendioak betetzen baditu ez du plan akordio gehigarri bat izan beharko. Italiak eta Espainiak esan dute oraingoz ez dutela neurri hori aktibatuko.

Halaber, Merkelek erreskate funtsaren baldintzak malgutzea onartu du, baina argi utzi du herrialdeen gaineko "kontrola"k jarraitu egingo duela eta ez dela prestaziorik egongo kontraprestaziorik gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea