Ekonomia -
Bruselako akordioaren ostean
Duela bi urteko igoerarik handiena izan du IBEX 35ek
Arrisku saria oinarrizko 474 puntutan jarrita, Espainiako Burtsaren oinarrizko indizea 350, 50 puntu igo da, hau da,% 5,66.
Erredakzioa
Espainiako Burtsa ostiral honetan % 5,66 igo da, 2010eko maiatzetik izanduen igoerarik handiena, eta 7.102,20 puntutan jarri da, eurogunekoburuek lortutako akordioen ostean.
Euroguneko buruzagiek, Espainiaren eta Italiaren eskariei erantzunez, bankuak zuzenean kapitalizatzea eta merkatuen presiopean dauden herrialdeetako zorra erosteko erreskate-funtsak erabiltzea adostu ostean, Espainiako arrisku sariak jardunaldia 474puntutik behera bukatu du saioa.
Hamar urterako Espainiako bonuaren errentagarritasunak % 6,97ko mailan amaitu du saioa, asteazkeneko % 6,629ko mailatik gora. Alemaniako bonua, berriz, % 1,642ko mailara igo da.
Arrisku saria oinarrizko 474 puntutan jarrita, Espainiako Burtsaren oinarrizko indizea 350, 50 puntu igo da, hau da,% 5,66, 7.102,20 punturaino. Urteko galerak %17,09ra jaitsi dira, BBVA % 9 igo da, Repsol YPF, % 7,57, Santander % 6,88, Telefonica % 5,17, Iberdrola % 4,38 eta Inditex % 4,30.
Saioaren hasieran izandako gorakadaren ostean (% 3,53), Ibex 35 % 2,37 irabazten ari zen saioaren erdian. 12:00etan, Ibex 35ek 155,80 puntu berreskuratu ditu, eta 6.877 puntuko maila eskuratu du.
Parisko CAC % 2,26 igo da; Milango MIB, % 2,75; Frankfurt, % 2,09; eta Londres, % 1,28.
Merkatuko balore garrantzitsuenek eta bankuek eragin dute Ibex 35en igoera. Mapfre izan da saioaren erdirako gehien igo dena. BBVA % 4,36 igo da; Bankinter, % 3,75; Santander, % 2,87; Repsol, % 2,47; Inditex, % 2,16; Sabadell, % 2,09; Telefonica, % 1,98; Popular, % 1,95; Caixabank, % 1,83; Bankia, % 1,78; Endesa, % 1,54; eta Iberdrola, % 1,35.
Burtsak 986 milioi euro negoziatu ditu (bezperan ordu berean baino hiru aldiz gehiago): horietatik, 332 milioi euro, Santanderren akzioak salerosita; 247, BBVArenak salerosita; eta 98, Telefonicarenak salerosita.
Dibisa-merkatuan, 1,257 dolar ordaindu dira euro baten truke.