Ekonomia -

Hitzordu erabakigarria

Espainiak eta Italiak hazkuntzarako paktua blokeatu dute

Bi herrialdeetako buruek euren finantzaketa arazoak lehenetsi eta epe motzeko neurriak eskatu dituzte. Europar Batasuna Bruselako goi-bileran batasun fiskala, politikoa eta bankuena bilatzen ari da.

Goi-bilera erabakigarria, Europa berri baterako oinarriak zehazteko. Argazkia: EITB
Goi-bilera erabakigarria, Europa berri baterako oinarriak zehazteko.
Goi-bilera: Bankuei zuzenean laguntzea nahi du Mariano Rajoyk

01:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

 Europar Batasunak ostegun honetan estatuburuen eta gobernuburuen arteko goi-bileran 120.000 milioi euroko hazkuntza plana hizartu du, jarduera ekonomikoa eta enplegua bultzatzeko, Herman Van Rompuy Kontseiluko presidenteak jakitera eman duenez.

Kopuru hori Europar Batasuneko aberastasun nazionalaren % 1a da kopuru hori, eta ekimen ezberdinen ondorio da, horregatik ezin da finantzaketa berritzat hartu. Espainiak, Italiak, Frantziak eta Alemaniak Erroman egindako goi-bileran proposatutako kopurua (130.000 euro) baino baxuagoa da.

120.000 milioi euro horiek lortzeko ibilbide orri bat egin dute Europako Inbertsio bankuak, bonu proiektuek eta Inbertsioko Europako Funtsak presta dezaketen diru kopuruaren inguruan.

 Espainiak eta Italiak erreserba erakutsi dute paktuaren inguruan, finantza merkatuen egonkortasunerako neurrien akordio bat hartu baino lehen epe motzerako. Bi herrialdeek esan dute paktu hori ezin dela onartu finantza merkatuen arazoak konpontzeko ekintzak adostu baino lehen.

Zorraren gaineko presioa jaisteko proposamenak

Zor-merkatuek Espainiari eta Italiari eragiten dioten presioa aztertuz abiatu dute ostegun honetan, Bruselan, Europar Batasuneko 27 herrialdeetako estatuburuen eta gobernuburuen goi-bilera.

Eurogunearen etorkizunarentzat erabakigarria izan litekeen goi-bilera da, hitzorduaren helburuak epe motzera krisiari aurre egiteko eta euroaren etorkizuna bermatzeko neurriak onartzea eta Europa berri baterako oinarriak zehaztea baitira. Euroguneko herrialdeek lau ideia nagusi lantzen ari dira epe motzean Espainiaren eta Italiaren finantzaketa zailtasunei erantzun bat emateko. Europako erreskate funtsek merkatuan erreformaren konpromisoak betetzen ari diren herritarren zorra erosteko aukeraz hitz egin da. Espainiako bankuak zuzenean onbideratzeko aukera, Estatutik pasa gabe, ere eztabaidatu dute.

Eurogunea eztabaidaren ari den hirugarren gaia erreskate funts iraunkorraren araudia aldatzea da, hartzekodun nagusiaren maila ez izateko.

Finlandiak presiopean dauden herrialdeek bermatutako zorraren bonuak bidaltzea proposatu du, Gobernuaren ondasunen babesarekin edo diru-sartze fiskalekin.

Espainia aukera guztietara irekita dago, Moncloatik jakitera eman dutenez.

Espainiari egindako eskaerak

Goi-bileran, Europar Batasuneko estatuburuek eta gobernuburuek Espainiari BEZ igotzeko eta etxebizitzaren kenkaria kentzea eskatuko die 2012rako eta 2013rako neurrietan sartu dezan.

Rajoyren eskaerak

Espainiaren finantzaketarako neurrien inguruan mezu positiboa bidali du Rajoyk bilerara sartu aurretik. ''Momentu honetan Espainiari eskaintzen zaion maileguaren prezioa oso garestia da. Horren aurrean neurriren bat hartu beharko da hemen'', esan du. ''Espainiako erakunde publiko askok ezin dute beren burua finantzatu. Finantzaketarik ez badaukagu, beste edozein neurrik ez luke ezertarako balioko'', gaineratu du.

Zentzu horretan, François Hollande Frantziako presidenteak ''irtenbide azkarrak'' eskatu ditu ''merkatuen mehatxua'' jasaten ari diren herrialdeentzat, herrialde horiek dagoeneko erreformarako ''ahaleginak'' egin badituzte ere.

Hazkundea

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak, bestalde, hazkunderako eta enplegurako ituna sinatzea eskatu die Europako buruzagiei, zorroztasunarekin batera, Europar Batasunak hazkundea ere aintzat hartzen duela argi utziko duen mezua herritarrei helarazteko.

Besteak beste, bankuak eta aurrekontuak kontrolatzeko Europako Banku Zentralak eta Eurotaldeak eskuduntza gehiago izatea ere proposatuko dute, Europa berri bati begira. Era berean, euroak ez duela atzera bueltarik bermatu nahi dute, txanpon bateratuaren proiektua hasi zenean egin gabe utzitako batasun ekonomikoa osatuz.

Eurobonuak

Alemania prest egongo litzateke eurobonuen sorrera negoziatzeko, ''zerga politika bateratua'' onartuko balitz, Wolfgang Schäuble Alemaniako Finantza ministroak The Wall Street Journal egunkariko elkarrizketa batean iragarri duenez.Bankuen batasuna

Europako Batzordeak urtea amaitu baino lehen lege proposamen bat aurkeztuko du Europako bankuentzako ikuskatzaile bat sortzeko kontinenteko 8.300 erakundeentzako, eta batera izandako funtsentzako. Cameronek argi utzi du Londres bankuen batasunetik at geratuko dela.

Halaber, Eurotaldeak baztertu egin du Espainiako bankuen  zuzeneko erreskatea, nahiz eta Mariano Rajoyren Gobernuak kontrakoa eskatu.

Gainera, Herman Van Rompuy eta Durao Barroso Europar Batasuneko eta Europako Batzordeko presidenteek eta Maria Draghi eta Jean Claude Juncker Europako Banku Zentraleko eta Eurotaldeko buruek goi-bilerarako prestatu duten proposamenak ez du Espainiak eta Italiak merkatuetan bizi duten enbatari buruz ezer esaten. Beraz, badirudi epe ertain eta luzera begira jarriko direla.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea